Info
Webaren beste nunbaiten azaldu bezala, lotura berezia izan det Añorgarekin. Leku kuttuna da niretzat eta bertako biztanleak ere, bereziak dira oso.

Giro ederra sortu izan da lokaleko festetan
Añorgako zinema zaharraren errautsetatik sortu zen gaztetxe/lokala. Bi espaziotan banaduta, zinema emanaldi areto handia batetik eta eraikuntzaren txoko batean zegoen lokala bestetik. Azken honetan hainbat festa egin izan ditugu, oso oroitzapen onak ekartzen dizkidanak.

Espazio txikia bazen ere, bihotz handiko jendea elkartzen zen bertan :-)
Baliabide gutxi izanda ere, izar handiak bezala tratatzen gintuzten beti eta oso esker onez jasotzen genuen goxotasun hura.

Afari goxoa egiten saioaren aurretuik.

Saio honetan Mikel MC eta Daddy Jeff aritu ziren mikroan giroa berotzen.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Mik-Kaltta-A%C3%B1orgagaz-2003.jpg)
Juan Kaltta eta Mik Dirty Vinyl lagun haundiekin elkarlanean :-)
Mila esker bihotzez, Eneko, Mikel, Dani, Melania, Ohiana eta antolatzaile guztiei. Besarkada haundia ere Utikan taldekoei :-) Rafa, maite zaitugu!
